XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
XX'garren mendea.
1882'an asia dugu aurki euskerari aurrerapen galanta eman zion piztu-bearra.
Ta indar-ezartze au nundik norakoa dan jakin nai izan ezkero, Abando'ra jo bear; an dugu gizon bat zaintsu ta bizia, Arana-Goiri tar Sabin zeritzana.
Onen al ta eskuarteari mila, esker, goiz-eguzkiaren erraiñu antzera, Euskalerriko zokorik ezkutuenetara elduko da arako bero ixil biguna.
Etzuen asko idatzi idazle bezela, baiña ark idatzia ez dezagun narda.
Entzun Orixe jaunari: .
Berein gauza zebiltzan esku tarte ta gaitz orotan gaiñeko irtetea.
Euskerari buruz bazuan gar berezi bat: zeuzkan lizun, erdoi ta apakiñak xautu ta soiñeko dirdaitsuz jantzi.
Iritxi ote? Osorik ez-ta ere, naikoa bai.
Itz lauz ta olerkiz saia zan ortarako.
Bere neurtitzak asmo ta arnasa aundikoak ditugu.
Eleizalde euskaltzaindikoak argitaldu zituan, 4 ereserki, 8 ilots eta 18 abestitan banandurik; aren itzaurrean onela mintzo da:
Onek ezarritako suak piztuta, zenbat, jaiki zirean gero!
Zingira baketsuara zotz naiz arri bat jaurtzen baldin ba'duzu, ango urak oro nasi ta ikara dagite bat-batez.
Olatsu gure elertian ere; igi-bizkortze bizi bat sortu zan, onera-naia, leia zuzpergarri bat; ta argia eguzkiari bezela, abandotar ari zor diogu obera-bear orren astapen eragilea.
Orduan azaldu zazkigun or-emenka gure ele zarrari adore berezia ar-erazi ziotenak; eta, jakiña, olerki-sailekoak etziran atzenengo; beti ere, esan dugunez, oek bai-dira izkuntza berpiztu dutenak, geienetan beintzat.
Aldi berean ager zazkigun, lenak itzali arren, aldizkari berri indardunak:
Eta guzti oietan? egia aitor dezagun idazle bikaiñak ziran bai itz lauz bai olerkiz ziardutenak.
Olerki-sailekoak baiño ez aitatzeko.
J. M. Etxeita, ainbat ele-ederren jaube; Zamarripa apaiza, geroago euskaltzaindikoa, ainitz bidar sariztatua, bertso-batzaldietan; Aizkibel'dar Bingen'ek bere
Ta gero,
Gipuzkoarrak beren aldetik etzebiltzan iñolaz ere zabar ta nagi: E. Arrese olerkari jatorrak gizaldiaren asiera-izpiakin batean atera zuan bere len-olerki-liburu